Martxoaren 7an Xabier Lizaso piano jolea izan degu eskolan. 1.eta 2. mailako ikasleak egon dira lehenengo saioan, honen ariketa eta jolasak gogoz jarraitzen. Ondoren, HH3,4 eta 5 urtekoak ere, Xabierrek proposatutako kantu eta jolasekin gustora ibili dira.
2012-06-15
Ze zaila!
Amaiarekin balleta egiten aritu gara. Zapatilla bereziak eta liburu bat ere erakutsi dizkigu. Oso zaila da behatz punten gainean zutik egotea!
Elkarrengandik ikasi
Guk dakiguna besteei erakusteko aukera daukagu tutoritzako orduetan. Denetik erakutsi eta ikasi dugu elkarrengandik. Argazkian Asier surf egiteko taula gainean besoak nola mugitu erakusten ari zaigu.
Hondarzuloan jolasten
Gure jolasorduan denetik egiten dugu. Azkeneko egunetan hondarretan jolasten aritu gara formula1eko pistak egiten, gazteluak, zubiak... Oso ondo pasatzen dugu.
2012-05-15
Suscribirse a:
Entradas (Atom)